Ikasgai honek bi helburu nagusi ditu: (i) hizkuntza baten historia egiteko erabiltzen den metodologia ezagutzea, (ii) euskararen historiaren garai desberdinen ezagutzea. Horretarako, euskararen historian zehar agertu diren lekukotasunak (zuzenak eta zeharkakoak) oinarritzat hartuko ditugu, eta haien bitartez, Antzinatetik Euskara Batua arte euskarak pairatu dituen aldaketak deskribatuko ditugu (fonologia, morfologia, sintaxia, lexikoa). Lehen lauhilabetean XVI. mendea arteko garaiak landuko ditugu, eta bigarren lauhilabetean, XVII. mendetik XX. mendera bitartekoak.