Ikastaro honen helburua, euskalkien ezagutza ona eskuratzeaz gain, dialektologiaren oinarri teoriko-metodologikoez jabetzea da. Horretarako, ahozko eta idatzizko testuak landuko dira, dialektologoaren lanaren gorabeherez ohartzeko, eta euskalkien ezaugarrien banaketa hobeki ezagutzeko.
- Irakaslea: Celine Mounole
Ikasgaiaren helburu nagusia euskarazko perpausaren analisi gramatikala egitea da. Zehazkiago, ikasgai honetan:
• Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak identifikatzen, deskribatzen eta aztertzen dira.
• Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak beste hizkuntza batzuen testuinguruan kokatzen dira, batzuetan ezaugarri horien unibertsaltasunaz ohartarazteko, bestetan haien izaera bereizgarriaz ohartarazteko.
• Ikasgai honek Hizkuntzalaritza formalaren (eta bereziki Gramatika Sortzailearen) oinarrizko zenbait hatsarre, formalismo eta jardunbide metodologiko aurkezten ditu, euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusien analisian aplikatuz.
• Euskal gramatikaren deskribapenean eta analisi morfosintaktikoan beharrezkoak diren gaitasun analitikoak garatzeko ezagutzak, jardunbideak eta terminologia zehatza aurkezten eta lantzen ditu.
• Perpausaren (eta perpausa osatzen duten osagaien) analisi sintaktikoa egiten du, eta perpaus mota bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera bereizten ditu.
• Perpaus mota bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera bereizten ditu, eta bakoitzaren azaleko egitura lantzen du.
- Irakaslea: Maia Duguine
- Irakaslea: Celine Mounole